entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Asier Leoz 2005

Back Home Eric Clapton

Pop-rock CD
Eserita egin zuen Eric Claptonek bere Unplugged famatu hura, eta eserita dihardu itxura guztien arabera gaur ere. Inork eserlekua ipurdi azpitik kenduko balio, agian Cream taldeko gitarra-jole trebe hura azalduko litzateke. Bere esku geldoen tartetik ezagun bezain efektiboak diren bere masta gaineko trikimailu eta teknikak aireratzen dituena, baina ez dirudi postura aldatzeko asmotan dabilenik Clapton. Back home izena jarri dio diskoari, baina ez dugu espero behar erroetara datorren Clapton bat, hori azkenaldian ederki egin du eta From the cradle eta batez ere Me and Mr Johnson diskoetan. Hemen nagusi dena da 80ko hamarkadaren amaieran jorratu zuen pop/rock gain produzitua da, August bezalako diskoetan egiten zuen berbera. Orokorrean Eric Clapton domestikatua dakarkigu disko honek, tarteka blues suminaldi baten bati helduta domestikatze horren aurka egiten saiatzen dena, baina indarrak berehala joaten zaizkio Tears in heaven berria asmatu nahi horretan.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.