Fermin Muguruzak Kataluniari egindako omenaldi gisa uler daiteke zuzeneko disko hau. Zentsura eta jazarpen itogarriaren ondotik, zeinaren erruz hainbat kontzertu bertan behera gelditu ziren Espainian, irundarrak eta bere bandak azkenean jo ahal izan zuten, non eta Bartzelonako Apolo aretoan. Premisa honetatik abiatuz, esan beharrik ez dago beroa eta momentu hunkigarriez josia suertatu zela zuzeneko hau, emozioa eta tentsioa faltatu ez zirela alegia. Aipatu beharra dago halaber, abiada biziko zuzenekoa atera zitzaiela: kantuak oso tempo azkarrean joak izan ziren eta horrela islatzen da diskoan ere. Ferminen garai guztietako abestiek eta moldaketek osatu zuten gau horretako errepertorioa (Kortatu, Negu Gorriak, FM99.00 Dub Manifest eta Brigadistak Sound System), soinu beltzen aniztasunean murgilduz ikuslegoa In-komunikazioa, Hitza har dezagun, Ekhi Eder, Etxerat!, Hiri debekatura bidai txartela edo Armagideon tenoreko aztarnak