Bartzelonako taldea da Angryman. Partaideen artean, hirian arrastoa utzi duten hainbat taldetako kideak daude, GRB, Wom A2, Raiser, Trogloditas edo The Loads. Disko hau Blind Studios-en grabatu dute eta baita emaitza txukuna lortu ere. Taldea kokatzeko, gaur egun nahiko modan dagoen rock zaharra, 70. hamarkadakoa, egiten dutela esango nuke. Batez ere hasierako kantuetan. Diskoa aurrera joan ahala, beste influentzia batzuk ere nabarmentzen dira hardcore-tik pop-rockeraino. Noise-k, adibidez, Suicidal Tendencies-en zaporea ekartzen digu gogora, Angel-ek berriz, Pearl Jam. Pixies, hasierako Bad Religion, punk zikina