John Carter Cash semeak sustaturiko disko honek Beltzezko Gizonaren emazteari omenaldia egin nahi dio. Izan ere, June Carter bigarren plano batera baztertua izan zen bere senarrak erdietsitako arrakasta izan zela eta. Jonnhy Cash desagertu eta gutxira hil zen June eta country abesti puruez osaturiko ondarea utzi zuen, bere semeak ahanzturan galtzea nahi ez duena. Horretarako, Sheryl Crow eta Willie Nelson (If I Were A Carpenter), Emmylou Harris (Song To John), Billy Bob Thornton aktorea (Road To Kaintuck) edota genero honetatik oso urrun dagoen jendea, Elvis Costello esaterako, bildu ditu disko honetara. Azken honek, Ring Of Fire kantua interpretatu du, June Carter-ek konposatutako Jonnhy Cashen abesti ezagunenetako bat. Nostalgikoentzat eta bilduma osatzaileentzat.