Goenagaren hirugarren diskoak aurrekoan (Txikitxuterik) finkatutako bidean sakontzen du. Trikitiaren oinarri dantzagarria erabiliz pop eta world music delakora hurbiltzen da. Amorrua lanean azpimarratzekoa da eskaintzen dizkigun erritmo eta melodia xaloen jostagarritasuna, baina Angel Unzuren produkziopean sinpletasun hori moldaketa aberatsak bihurtzen dira. Oskorriko zenbait partaidek diskoan gonbidatu moduan parte hartzeaz gain, Alaitz Telletxeak eta Mikel Markezek abestu dute. Gainera, Asteasuko trikitilariak zenbait kantuetan Joseba Sarrionandia eta Koldo Izagirreren hitzak erabili ditu. Aipatzekoa da era berean I