entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Omero 2006

Afterlife Jody Wildgoose

Rock CD
Bigarren diskoa du honakoa Jody Wildgoose britaniarrak. Kaleko musikaria izatetik diskoa kaleratzera igaro diren musikari horietakoa dugu, alkoholetik ihes egindakoa. Bere abestietan pop doinuak nagusitzen badira ere, denetarik aurki dezakegu, esaterako, rock gordinetik psikodeliara doazen konponketak. Kantuak, gainera, oso beteta datoz, instrumentu askoren laguntzarekin. Hori gaizki eginez gero edonor gal daiteke, baina kasu honetan badu bere xarma, eta influentzia klasikoenak berrienekin nahasten dakien batek gauzatu dezakeen lana da. Popmusic kantuan orkestra oso bat alboan duela dirudi, tronpetatik sokazko doinuetara doazen soinuak nahastuaz. Askotarikoak dira disko honetan aurkitzen diren norabideak estilo ezberdinetan zehar, baina beti Jodyren ahots apurtu horrek dena bere horretan jartzen du. New Orleans balada eder bat bezala aurkezten da, Afterlife ereserki bat bihurtzen da eta Oh Ted-en esperimentaziora ere jotzen du. Punkrock abestiak abiadura eta zikinkeria irabazten ditu Kaos ozenera gerturatuta ere. Amildegian behera erori gabe ondo eusten dira kantu hauek. Askotan arrisku hori da gehien erakartzen gaituena eta agian horregatik sentitzen ditugu abestiok horren gertu. Momentu batzuetan Becken abesteko modu gordinena gogorarazten du, baita haren kantuak egiteko modua ere soul edo folk gordinenari keinuak eginaz. Aurreko Lovely white teeth diskoa baino sendoago dator honako hau. Jody Wildgoose bide onera zuzendu duen lana.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.