entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Aritz Sound System 2005

African Holocaust Steel Pulse

Etnikoa CD
Burdinazko pultsua erakutsi du Steel Pulse taldeak musika munduan daraman 30 urteetan. Gutxi dira horrelako urte mordoa irauten duten taldeak, eta gutxiago oraindik, urte guzti horietan zehar, merkatuaren eta moden gainetik, hasierako indarra eta filosofia mantentzen dutenak. Ingalaterrara behartuta lan bila joandako etorkinen izerdiaz landutako taldea da, Birmingham hiriko langile auzoan hezia eta Afrikar herriaren sufrimendua odolean bueltaka duela. 1400 urte inguruan, Portugesek, Mauritania iparraldeko biztanleak esklabo eraman zituztenetik, herri afrikarrak bere suntsipenaren kontrako borroka latza pairatu du. 1595-1866 artean, 27.233 itsasontzik zeharkatu zuten kontinenteen arteko basamortu hilgarria esklaboz gainezka. Mendeetan zehar herri afrikarrak zapalkuntza eta suntsipena pairatu ditu; zuzenean hasieran eta zeharka beranduago (afrikarren eskubideak ukatzen dituzten legeekin, irakaskuntza sistemarekin, HIESa...). Steel Pulse taldeak burdinazko pultsua du taldekideen ideologia defendatzerakoan, burdinazko bihotza sentimenduak adierazterakoan eta burdinazko koherentzia, musikalki, estiloari eusteko garaian. Steel Pulseren burdina ordea ez da denborarekin herdoiltzen den horietakoa, ezta doblatu bezain pronto hausten dena ere. Steel Pulse taldearen burdina, metal bereziaz egindakoa da, urteak pasa ahala distira eta sendotasuna mantentzen du eta, era berean, musikalki goma bezain tolesgarria da.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.