Mexikon jatorria duen marihuana potente baten izena baliatu dute beren bigarren diskoa bataiatzeko, eta azalean arratsalde oniriko bat marraztu dute. Ongi etorria eman nahi izan digute horrela argiz eta riff liluragarriz beteriko ukitu ezinezko lurralde batera. Agindutako lurra izan daitekeenaren analogia bat da, eta haruntza goaz, egunsentiko melodiekin eta doinu eguzkitsuekin tapizatutako bide batetik. Country joera duen akuarela-margo rockzale ederra da, non abestiek Supernoba bat bailiran distira egiten duten. Bartzelonako seikoak bere estreinako lana,
Let