Andaluziako boskotea da Briatore, Malagakoa hain zuzen ere, ska egiten duena eta bere estreinako lana aurkeztu berri duena. Haize sekziorik ezean, teklatuarekin borobiltzen dute euren soinua, garbiki Two Tone garaiko moldeetan inspiratua dagoena, non punk eta rockaren oihartzunak falta ez diren horrexegatik.
Euren soinuaren eragin garbiena The Specials handiak izan litezke, nahiz eta Madness, The Beat, The Selecter eta enparauen ukitua ere baduten. Baina ez hori bakarrik, The Clash-en eraginak ere sumatu ditugu, diskoko bigarren abestian garbien:
A boy with a gun on the road eta garaje zantzuak ere han hemendik.
Gainera, Kraftwerk alemaniarren
The Model abestiaren ska bertsioa egiten dute, eta bikain egin ere,
The Mod-el birbataiatuz. Erritmoa geldotzera ere ausartzen dira reggaeruntz abiatuz
Try one