Sentsazio gazi gozoa izan dugu diskoa entzuten bukatzerakoan. Alcala de Henareseko (Espainia) taldeak baditu asmo onak, baina azken emaitzari hankamotz deritzogu. 60etako soinuen arrastoan, mod talde petoa da bai musikari bai estetikari erreparatuta. Abestien egitura, moldea eta soinua (organoarekin lagunduta) norabide horretan doaz: pop eta R&B-esaren nahasketa moduko bat psikodelia eta garaje apurrekin. Asmo onak azken emaitzan guztiz islatu ez direnak. Batetik, abestien letrek hotz utz utzi gaituzte, eta ahots nagusiak ez du erabat laguntzen emaitza borobila izateko. Baina ez da dena ezkorra talde honetan, konposaketak ez daude gaizki, eta abestiak aurrera eramateko abilezia erakusten dute. Hurrengora itxarongo dugu.