Bigarren diskoarekin datorkigu Superjoint Ritual, hainbat bandetan ibilitako musikarirekin osaturiko taldea. Musikarien artean Philip Anselmo aurki dezakegu ahotsa eta gitarretan. Dirudienez, Pantera eta Down alde batera utzi ditu proiektu honetan murgiltzeko. Black Flag aipatzen dute erreferentzia moduan eta disko guztian zehar amerikarren ondarea nabari dezakegu, bai Henry Rollings-en ahotsarekiko parekotasunean bai hardcore basatian. Hardcore erreferentzia hau dena den, metalarekin nahasten dute, ez gaur egun egiten den metal berriarekin, baizik eta Pantera gogorazten digun soinuarekin. Azkenaldi honetan entzundako diskorik indartsuenetakoa, inongo kondimenturik gabe.