David Cronenbergen azken filmeko jatorrizko soinu bandak Howard Shorekin burututako hamaikagarren kolaborazioa da. Musikagilea Lord of the Rings arrakastatsuaren soinu banda egiteagatik egin zen ezaguna. A history of violence honetan, Shorek ohikoa duen iluntasun eta tentsioa mantentzen du: filma ikustean entzun daitekeen americana kutsuko abesti samurra (batzuentzat soberan dagoena ez duelako filmaren garraztasunarekin bat egiten) diskoan ez da ageri.