Txaber (gitarra eta ahotsa), Jorge (bateria eta perkusioa) eta Mikel (baxua) dira Niketz taldearen erantzuleak. Etxabarrikoak dira eta bataz beste 21-22 urte dituzte. Aurkezpen txartel sendoa dute hau, sendoa baita euren musika, sakontasuna dauka, eta estreinakoa izateko ez dago batere gaizki. Metala lantzen dute, azeleragailuari zanpatu gabe ordea, abestiei halako astuntasuna ematen diotelarik. Letrak berriz, ez-adostasunari, etsipenari eta inpotentziari buruzkoak dira. Emozioak finean, musikaz zein hitzez adierazita. Oraindik gauza batzuk leuntzeko dituzte, soinua, ahotsa eta elementu guztien uztarketa definitibo eta erabatekoa, baina hori lokaleko lanak eta zuzenekoen esperientziak emanen die.