Potxo Torenak musika sentitzeko beste modu bat aurkeztu nahi digu bere ikuskizunean. Ahots berezia darabil, zuzena eta itzulingururik gabea. Solte edo lotuta dantzan egiteko musika. Pentsatzeko eta berresteko musika. Ahots doinu erraz eta atseginak Euskadi eta Andaluzia artean bizi den artista honen nortasuna osaturiko sentimenduak eta gizarte bizipenak islatzen ahalegintzen dira