Auoren (Etsaiak taldeko abeslaria) proiektuak kultura desberdineko doinuak eta musikariak biltzen ditu. Tutti fruti honek onuragarri eta atsegin dituen musikaz gain, Euskal Herriaren eta Latinoamerikaren anaitasuna proposatzen du. Batucada, congak, perkusioa, salsa, rocka, metala, txalaparta, adarra, tinba kubatarra, teknoa. Festarako aproposa dena Pin Pan Pun Band!-entzat ere aproposa da, taula gainean eta behean jaia eskaintzeko. Egun, proiektua geldirik da.
Partaideak- Auo (ahotsa)
- Chanul (bateria, perkusio elektronikoa)
- Axular (D.J. perkusioa, estudioko programazioak)
- Txikitin (baxua, gitarra eta koroak)
- Angel eta Uli (txalaparta eta perkusioak)
Diskografia- Sistema arrakalatu (2006)
- Sistema arrakalatu, 2006 (2006)
- Bigarren bolumena (2003)
- Lehenengo bolumena (2003)
Kontakturako
- Management: Jonhy Missille.
Tel. 649 037 285
- -