Txalaparta perkusio-tresna da, euskal kultur izaerari lotu-lotua. Ohiturazko txalapartan sakontzeaz gain, Oreka TX taldeak beste erritmo eta soinu batzuk entseiatu ditu, harriak, metalak eta beste gai batzuk erabiliz, eta emaitza bikainak lortu ditu. Agertokiaren ikusgarritasuna, soinuen indarra, ugaritasuna, musikaltasuna eta aberastasuna direla eta, Oreka TX taldearen kontzertuak sentipenak bizi-bizi dastatzeko emanaldi ederrak dira.
Partaideak- Harkaitz Martinez (txalaparta)
- Igor Otxoa (txalaparta)