Behin batean (2000ko uda inguruan), alkate peneuvero baten tirania nagusi zen herrixka batean, juergetako beroak eraginda, OLOKAUSTO musika taldea jaio zen.
Neguri Langileko jaietan hasi zen taldea sortzearen ideia, Karrasko eta Boixek, Reincidentes eta Plateroren bertsio batzuk nekez jotzen zituen musika talde baten kontzertua ikusi bitartean, "tipo hauek musika taldea baldin badute, guk ere geurea sor dezakegu" pentsatu zutenean. Modu honetan talde bat sortzea erabaki zuten eta berehala, Mikelekin kontsulta egin eta gero, talde honen lehen formazioa osatu zen, zeinetan Boix kitarrean, Karrasko ahots eta baxuan eta Mikel baterian arituko ziren.
2000ko abendua izango zen instrumentuak erosi genituenean, eta hiru hilabeteren buruan Alain izeneko bateriarekin entseatzen hasi ginen. Entseguetara Jabi etortzen hasi zen, eta honek ere taldean parte har zezan erabaki genuen, OLOKAUSTOren bigarren formazioa sortuz: Mikel, Boix eta Jabi, kitarrak; Karrasko, baxua eta ahots nagusia; eta Alain, bateria.
2002ko udan, ordea, hainbat kontzertu eman eta gero, bateriak taldea uztea erabaki zuen. Bost hilabeteko geldialdi baten ostean, astebururo bezala Santutxun juerga botatzen ari ginela, I