Mikel Laboa (Donostia-Gipuzkoa, 1934-2008) lanbidez mediku eta psikiatra, euskal kanta modernoaren kantaririk itzaltsuentzat hartua, 2008ko abenduaren 1ean zendu zen 74 urte zituela. Mikel Laboak belaunaldi gazteengan eragin handia izan zuen.
Bere lana, tradizioa, poesia eta esperimentalismoaren arteko nahasketa fortunatu gisa defini daiteke. Ez Dok Amairu kultur talde mitikoaren sortzaileetariko bat izan zen. Kantagintzari 35 urte baino gehiago eskaini ondoren, sormen prozesu ororekiko jakin-min itzelari eutsi zion, eta batez ere gazteen sorkuntzan egon zen interesatuta.
Diskografia- Xoriek 17, 2005 (2005)
- 14, 1994 (1994)
- 60ak + 2(bilduma), 2003 (2003)
- Zuzenean II-Gernika, 2000 (2000)
- Zuzenean, 1997 (1997)
- 4, 1994 (1994)
- 12, 1989 (1989)
- Lekeitioak, 1988 (1988)
- 6, 1985 (1985)
- Lau-Bost,1980 (1980)
- Bat-Hiru, 1974 (1974)