Andoainen jaiotako emakume honek kantu eta eskusoinuko goi-mailako ikasketak egin ditu. Egun, lehen diskoa grabatzeko lanetan ari da, ETBko "Izar Bila" saioaren lehiaketa irabazi ondoren. Halaber, hainbat lan egin ditu "Sorginen Laratza" edo "Agur 2000 Kantuz" saioetan.