Keike taldea 2002ko udan jarri zen abian Ondarroan. Boskoteak urte bereko negu hasieran bost abestiz osatutako maketa bat grabatu zuen, Txus Lozano soinu-teknikariarekin. Keike taldearen musika definitzea ez da batere samurra. Nabardura anitzeko rocka egiten dute. Kantu berean abiadura eta ardatz desberdinak erabiltzen dituzte. Euren lehen lana, "Oinetan kea", gitarrez betea dago, orain oldarkor eta indartsuak, geroxeago lasaiak eta eztiaren parekoak. Ahotsean beste horrenbeste gertatzen da, Nerea abeslariak egiten dituen erritmo eta erregistro aldaketekin. Keikeren musika ez da lehen entzunaldiarekin dena esaten duten diskoen pare jartzen. 2006ko hondarrean berriz, "Beldurra, mina, argia..." izenburuko diskoa argitaratu dute.
Partaideak- Axular (gitarra)
- Gorka "Epi" (baxua)
- Nerea (ahotsa)
- Denis (bateria)
- Ion Kirru (gitarra)
Diskografia- Beldurra, mina, argia..., 2006 (2006)
- Oinetan kea, 2004 (2004)