entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Direktorioa / Taldeak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Taldeak

Jardunean

Karatekas

rock&rollIru

Diskoetxea: Cantabric Records

Lotura erlazionatuak
Karatekas, denok dakigunez, 60. hamarkadako marrazki bizidunen telesaio bat izan zen. Lau pertsonai xelebre (aita, artzaina, zientzialaria eta parrandazalea) ziren protagonistak eta arrisku guztietatik mundua zaintzen zuten. Supergizonak, zientziari zoroak eta estralurtarrak zituzten etsai, haien kontra borrokatuz rock basatiaren erritmopean. Hirugarren episodioan Hanna-Barbera produktorak telesaioa kendu behar izan zuen, guraso elkarteen kexek bultzaturik. Berrogei urte geroztik, Ser Gi Oh, Ang Lee To, Tamurai eta El Nuevo (pertsonai nagusiak) berreskuratu dira euskal ekoiztetxe txiki bati esker. Telesaioaren eskubideak erosi ostean, ekoiztetxea prestatzen ari den kapitulu pilotoa laster ikusiko duzue ETBn. Egiazko pertsonaiak oso kasting zorrotz batean aukeratuko dituzte mundu osoan barrena. Aldi berean, Cantabric Records Company diskoetxeak soinu banda kaleratu du. R&Besa, rock and roll primitiboa, beat, punk ukituak
Partaideak
  • Ser Gi Oh (gitarra)
  • Ang Lee To (danborrak)
  • Tamurai (gitarra)
  • El Nuevo (baxua)
Diskografia
  • Karatekas (2008)