Bilbon 2005 urteko bukaeran sortutako taldea. Bikote basikoa da: Mirian (ahotsa eta perkusioak) eta Jon (gitarra eta ahotsa). Rocka eta inprobisazioa lantzen dituzte. Lehen kontzertua Eugene Chadbournerekin (M.E.M jaialdian, 2005) egin zuten. Hortik aurrera han eta hemen ibili dira: Jazzaluz jaialdia (Luz Saint Sauvern, Frantzia. 2006-Vll-8), Arteleku (Donostia, 2006), Zarata jazz taberna (Deustu, 2006), Musikadero lehiaketa (Zalla, 2006), Villa de Bilbao pop rock lehiaketa (Bilbo, 2007) eta abar.
Partaideak- Mirian (ahotsa eta perkusioak)
- Jon (gitarra eta ahotsa)