entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Direktorioa / Taldeak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Taldeak

Sortze data: - Geldirik/Bananduta

Enrike Zelaia

folkaPamplona

Diskoetxea: etxe-ondo

Lotura erlazionatuak
Enrike Zelaiak, "Herritmilenio" azken disko honetan egin duen ekarpen nagusia zera da, euskal musikaren bidean, gure arbasoek biziki landu zuten zerbait baina finitu den mende honetan gutxi garatu dena: erritmoa. Erritmo nortasun berezko baten oinarriak finkatzeko asmoz, Zelaiak bertako antigoaleko musika tresnak hartzen ditu (txalaparta, tobera eta zanpantzar joareak), bateria bezalako tresna hiritarrekin edo gaur egungo teklatuekin batuz. Erritmoek eguneroko inauteri baten doinuak harrapatzen dituzte, haien ohizko ziklotik atereaz, eta TRADIZIOKO MUSIKEK eta GAURKO ERRITMOEK bat egiten duten denbora-espaziotara eramanez.
Kontakturako