entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Erreportajeak

bidali zure berria Bidali zure artikuluak
Urko Ansa 2017-04-19

The Beatles

POPA, PSIKODELIA, ABANGOARDIA

Liverpooleko laukotea banandu zenetik 46 urte pasatu dira, baina beren abestiek eta berrikuntzek ez dute gaurkotasun izpirik galdu. Ez da sekula, ez orduan ezta pop-rockaren historia osoan ere, halako besterik existitu: Beatlesak berdingabeak dira. Zortzi urtetan (zortzi besterik ez!) herri musika garaikidearen eskemak apurtu eta birsortu zituzten, oraindik jabetu nahi ez duenik egon badago ere.

Guztiaren gainetik, The Beatlesekoak rock & roll jarraitzaile sutsuak ziren (Elvis, Chuck Berry, Carl Perkins, Little Richards, eta batez ere, seguru aski, Buddy Holly) eta, oso gazteak izanagatik, milaka kontzertutan zaildu ziren talde gisa, The Beatles baino lehen izen mordoa erabili baitzuten. Liverpoolgo The Cavern clubean eta Alemaniako Hamburgo hirian egindako hiru egonaldi mitiko haietan konpaktutasuna lortzeaz gain, publikorik gogorrena entretenitzeko modua ere topatu zuten.
Johnn Lennon, Paul McCartney eta George Harrisoni (gitarra, baxua eta gitarra, hurrenez hurren) Ringo Starr bateria-jotzailea batu zitzaienean iritsi ziren lehen grabazioak. Brian Epstein managerra (taldea
bidali zure artikulua Bidali zure artikulua
George Martin

Guztiaren burua eta lengoaia berri baten garatzailea
George Martin, historiako ekoizlerik famatuenetakoa, bai. Baina, guztiaren gainetik, The Beatlesen ekoizlea; eta ez dago gehiago esan beharrik. 1926an jaio zen Londresen, eta aurtengo martxoaren 8an hil zen, 90 urte zituela. Musika ekoizle izateaz gain, moldatzailea, musikaria, soinu ingeniaria, musikagilea, orkestra zuzendaria eta, borobiltzeko, soinu teknikaren iraultzailea izan zen. Piano eta oboe jotzailea berez,1950ean EMI diskoetxe ingelesean sartzea lortu zuen, eta Parlophoneko (EMIren azpi zigilua) nagusi zen Oscar Preuss 1955ean erretiratu zenean bereganatu zuen Martinek haren ardura. Garai hartan umorezko diskoek arrakasta handia zuten, eta Peter Sellersekin, besteak beste, egindako grabazioekin salmenta bikainak lortu zituen. Orduan ez zegoen soinu efekturik, eta animalia, kotxe edo beste edozein soinu lortzeko artisauki egin behar izaten zuten. Noski, grabazioak mono moduan egiten ziren. Teknika berrien aitzindaria izan zen eta EMIrekin arazoak izan zituen horregatik baina, azken emaitzak ikusita, diskoetxeko kontserbadoreek etsi beste aukerarik ez zuten izan.
1962ko apirilean telefono dei bat jaso zuen, Brian Epstein izeneko manager batek The Beatles taldea promozionatu nahi zuen. Martinek baiezkoa eman eta Brian hurrengo egunean azaldu zen. Historia badakizue: Decca diskoetxeak musikaren historiako erabakirik txarrenetako bat hartu eta Beatlesak errefusatu zituen; hauen samina sentitu zuten, talentua eduki arren industriak ez zituelako babesten. Azkenik, ezagutu zituenean, eta haien izaerak txunditu zuen Martin, nahiz eta musikalki guztiz konbentzitu ez. Laster, ordea, aho zabalik geldituko zen mutil haien gaitasunaren aurrean. Please please me singlea grabatuta, zera esan zien Martinek bere mutilei:

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.