Punk eta hardcorea nahastuz
Telefono hariaren beste aldean kaioen hotsa entzuten dugu. Lekeitioko portuan egonen da seguru asko Paul Erdozia, Nok taldeko bateria-jolea. Gu, aldiz, Euskal Herriko beste puntan, Dbkatuak diskoko xehetasun guztiak jakiteko prest.
Ematen du Nok taldeari buruzko elkarrizketa egiterakoan, nahi ala ez, Etsaiak behar dugula izan hizpide. Paulek badaki, ordea, bere iraganak pisua badaukala; hala ere, harro dago eta ez da zama berarentzat: