Zuzenean
Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Bonzos gure artean daude berriro, eta, gainera, disko berria ekarri dute besapean. Juan Carlos Parlangeren taldeak isilune luzea egin du Entzun!-en azken aldiz agertu zenetik, baina inoiz baino indartsuago dator, formazioan izan zituzten arazoak konponduta, eta Spit or swallow aurkezteko gogoz. Bilboko taldea apurka-apurka doa, baina pauso sendoz.
Bonzosek disko berria izatea albiste pozgarria da, dudarik gabe. Denbora luze samarrean ez dugu haien berririk izan, eta tartean denetarik egon da: bi urteko isilune luzea, aldaketak taldean