2D1
Gitarra astunek eta trinkoek mamitzen duten metal bortitza, baina melodiei uko egin gabe. Hori egin nahi izan dute beti Bidebatekoek, eta diskoa kaleratzeko aukera eduki dutenean, primeran islatu dute. Iluntzean izena jarri diote Arrigorriagakoek beren estreinako lanari.
Otsaila arte hainbat aretotan jotzekoak dira. Halere, ideiak argi dituztenez, beste hainbat abesti irudikatu dituzte jada. Soinua areago definitzea da beren hurrengo erronka. Borja gitarrarekin izan gara. Mutil jatorra da eta egiten duena bizi du.
Musika eta soinu bortitza melodiekin nahastea zen beren helburua. Eta lortu dute, bete-betean eman dute.