Estudioa ohe alboan
Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Prodigyren azken diskoa kaleratu zenean, taldeak Emandako elkarrizketa baten harira, disko osoa iBook ordenagailu portatila eta Reason programaren bidez egina zegoela zioen zurrumurrua zabaldu zen. Gauza al da Reason bezalako programa batek eta iBook bezalako ordenagailu txiki batek Always Outnumbered, Never Outgunned diskotik ateratzen den soinua lortzeko? Ez noski, estudio profesional batetan egindako ekoizpen profesional batetaz ari gara, baina egia da Prodigykoek diskoaren abesti guztien zirriborroak eta lehenengo maketak egiteko horixe erabili zutela: Ibook bat eta Reason programa, besterik ez.
Soinu estudio bat ordenagailu baten barruan sartzen dela gehiegi esatea bada ere, baieztapen horretatik gero eta hurbilago gaude. Ordenagailu baten barruan sartzen dela gehiegi esatea bada ere, baieztapen horretatik gero eta hurbilago gaude. Ordenagailu baten barruan baina, estudio amateur bat edo