entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Liburuak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Liburuak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Sagardantza 2007-06-08

Xabi Borda, 5. Haria Jotakie, Urolan pop

Le Passand, Gaueko historiak, Ba al leike, Euskadi edota Burrundaie abestiak sinatu zituen taldeari buruzko biografia dugu Urolan Pop. Xabi Borda egileak Jotakieren hasiera, garapena, loraldia eta desegitea kontatzen digu arin, argi eta zuzen, Direccin Obligatoria proiektu paraleloa eta munta gutxiagoko beste istorioak ahaztu gabe. Rock talde baten ibilbidea kontatzeko ez da nahitaezkoa mintzagai den taldearen garaikide izatea, eta hori da Xabi Bordaren kasua, askoz ere gazteagoa baita. Aldiz, Jotakieren biografia idazteko egileak nahita hartu duen distantzia gehiegizkoa iruditu zait askotan. Bestalde, alderdi musikalean, diskoen abestietan eta letretan gehiago sakontzea faltan bota dut (eta disko bakoitzaren abestiak zerrendatzea, are gehiago diskografia sobera luzea ez duen taldea izanik).
Iruzkin honekin amaitu baino lehen, disko bat aipatu nahiko nuke taldea entzuterik edo ezagutzerik izan ez dutenentzat: Barrenetik 1981-1990 bilduma (Oihuka, 2001). Nahiko konpletoa da eta, esan dezagun, inoiz ez da berandu Jotakie entzuten hasteko.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.