Hiruko bortitza.
Azkenik iritsi zaigu Lehendakariordeak ikusteko ordua: denbora bat bageneraman honen zain, eta aukera eduki genuen lehenengoan, bi aldiz pentsatu gabe joan ginen Kabauara. Areto txiki bezain intimoa, kasik lagun artean emandako showa.
Hasiera batean, Vicepresidentes taldeari buruz, erokeria bat besterik ez zela pentsatu nuen. Momentuko gauza, ihesbide puntual bat. CDa erostean sentsazio berbera izan nuen, baina atentzio gehiago jarriaz, azkenik taldearen jarraitzaile bihurtu naiz, beraien bortizkeria eta kalitate harrigarrian murgildurik. Azken finean Kandazaleak gara, eta egiten duen guztia urre bihurtzen duela uste dugu: Bai Neubat ahaztezinekin (itzuleraren esperantza ez dugu galtzen!), bai Sorkunekin ere. Diskoa gustatu bazitzaigun, zuzenekoak guztiz irauli du guztia: Taldearen fanatikoak gara, flipatuta gaude eta berriz ere ikusteko irrikatzen ari gara. Edozein talde handik behar duen azken proba gainditu dute: zuzenekoa!
Baina goazen hasierara: Tabernan sartu ginenean Sharon Stoner o