entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Kronika Zuzenak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Urko Ansa 2012ko irailaren 23a

Uhagon Kulturgunea (Markina-Xemein) Bikustik

Patxi Zabaleta eta Jon Gurrutxaga. Argazkia: Urko Ansa. Patxi Zabaleta eta Jon Gurrutxaga. Argazkia: Urko Ansa.
Uhagon Kulturguneko kanpoaldean, udazken arratsalde bero eta paregabe honetan, bi gitarra eta beste hainbeste ahotsen babesean, begiak itxi eta azken 6 hamarkadetako klasikoekin amestea besterik ez zitzaigun gelditzen. Jon Gurrutxaga eta Patxi Zabaletak osatutako bikoteak, biek ere Arima Beltzaren garaietan landutako bidearen nolabaiteko jarraipena egin zutela esango nuke.

Bluesa eta sustraidun soinuek elgoibartarren ardatz izaten segitzen dute, urteen poderioz gero eta era borobilago eta eraginkorrago bihurtzen ari den estilo propioan. Ez da erraza, ez, kontzertu berean Queen-en I want it all edo Crazy little thing jotzea, segidan Rolling Stones-en Sweet virginia eta hortik Led Zeppelin-en What is and what should never be-ra naturaltasun osoz salto egitea. Black Crowes-eko Chris Robinson-en If you see California eta Chris Cornell-en You know my name-k musika garaikidea alde batera uzten ez dutela frogatu ziguten, nahiz eta oraingoan Alice In Chains-en Down in a holeren bertsio hunkigarria kantatu ez. Jon eta Patxiren ahotsak Rainbow-ren Catch the rainbow edo Beatles-en With a little help from my friends (Joe Cocker-en bertsioan) lortutako gailurretan, abestien momentu pausatu eta cresccendoetan erakutsitako ahalak bereziki harritzen nau. Erregistro ezberdinek eta bi ahotsen artean eraikitako armonia harrigarriek ia bakarra egiten dute Elgoibarko bikotea. Azken txanpan Hello mary Lou klasikoa, Gene Clark-en Polly, Janis Joplin-en Piece of my heart (aparta!), lehen aipatutako If you see California eta Led Zeppelin-en meddleya: Baby, I
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.