entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Kronika Zuzenak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Antton Iturbe 2008

TOM WAITS, 2008/07/12, Kursaal Aretoa (Donostia)

Tom Waits. Arg: Galder Izagirre Tom Waits. Arg: Galder Izagirre

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Gaueko 10ak aldera Kursaal aretoko argiak itzaltzean sarreraren salneurriari buruzko eztabaidak bukatu dira. Waits-en Donostiako oporralditxoaren kronika arrosaren garaia amaitu da. 30 urte pasatxo hauetan New Yorken, Londonen edo Parisen Tom ikusi izan dutenek sortarazitako inbidia ahaztu zaigu. Une hartan eta hantxe, irrikaren irrikaz Kursaala goitik behera betetzen duten 1.800 arima egartien aurrean, mitoa hezur eta haragi bihurtzen da.


Geltokiz geltoki merkantzia trenetan ezkutatuta etengabe bidaiatzen den pertsonaiaren itxura erabat osatzeko kartoizko maleta urratua besterik ez zaio falta Waits jaunari. Musikaren erritmoa jarraituz, zirko mugikor bateko txotxongiloen antzera hankak altxatuz tarimaren gaina zapaltzen duen bakoitzean hautsa altxatzen da. Fokuen argi horixkaren laguntzaz joan den mende hasierako feria, sasi-mediku baten produktu salmenta edo titiritero batzuen ikuskizun giroa sortarazten da. Ezin hobea Kaliforniako koblakaria bere pertsonaiaren barne eroso sentitu arazi eta maisutasun osoz bere errepertorio osoa gure begi txundituen aurrean aurkeztu dezan.

Azken batetan lagungarri eta maitagarri den estetika guzti horren atzean musika baita benetan axola duena. Tom Waits-en musika. Handia, bakarra eta kopiatu ezina. Bere ibilbide luzean hamaika estilo ezberdin jorratu ditu Tomek. Ordu txikietan tabernaren izkinan azken mozkorren
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.