Gau
berezia larunbat gau hotz honetakoa: Urolako
rock and rollaren historiaren zati handi bat izango genuen gure
aurrean. Talde bakoitzak 40 minutu izango zituen jotzeko, nahiz eta,
zorionez, batzuk denbora hori pasako zuten. Ondorioz, San Agustin
(eliza izandakoa eta gaur egun kontzertu aretoa dena) Azpeitia eta
inguruko musikazale beteranoen topaleku bihurtu zen. Egia esan,
aukera paregabea zen. Izan ere, herriko Jotakie talde mitikoaren
itzulera gauzatu baitzen. Horrez gain, Direcci