Anari eta Atxagaren ikuskizunaren promo argazkia (ez genuen argazki kamera eraman, bistan da).
Desertuko biztanleei buruz errezitaldia
"Arriagako Gelatxoak" egitarauaren baitan ikusi ahal izan genuen
Bernardo
Atxaga idazlearen eta
Anari abeslariaren ahotsak biltzen dituen
Desertuko biztanleei buruz errezitaldia. Formato txikiko ikuskizunak
antolatzen dituen programa hau ez ohiko espazioetan egiten da eta,
oraingoan, Arriagako foyer-a izan zen eszena eta butaka patio
inprobisatua.
Joxe Angel Arbelaitzen ekoizpena dugu errezitaldia,
Argia
astekariak laguntzen duena.
Errezitaldia zabaltzeko, Zebra diskoko Desertua abestia irakurri zuen ozen Atxagak, abestia poema
hunkigarria bihurtuz: "Area naiz/are pilo honetan/ arez beterik ditut/
ametsak eta bihotza"
Desertua, area, hondarra eta inguru lehor eta okre honetan bizi diren
pertsonaiak izan zituen hizpide idazleak, beti ere, Anariren gitarrak
lagunduta. Hain zuzen ere, errezitaldia zabaltzeko,
Zebra (Metak 2005) diskoko
Desertua abestia irakurri zuen ozen Atxagak, abestia poema
hunkigarria bihurtuz:
"Area naiz/are pilo honetan/ arez beterik ditut/
ametsak eta bihotza".
Zebra diskoaren abestiak berriz ere entzutea
eskertu genuen, biluzik, Anari bakarrik, gitarra lagun, disko bikain
horren garaikidetasuna agerian utziz.
Adi jarraitu genuen Atxagaren ahotsa, letania bat bezala.
Asun
Garikanoren
Farwesteko Euskal Herria, Atxagak berak idatzitako
Nevadako
Egunak eta beste testu batzuk irakurri zituen idazleak. Horrela,
desertuko istorio desberdinak ezagutu genituen: oilarraren dei
salbatzailea, basa zaldiak eta mustang-ak gertutik ezagutu izanaren
gainekoa edota desertuko jatorrizko biztale diren indiarren kondairak
eta jasandako sarraski odoltsuei buruzkoak.
Desertua, artista bien sorkuntza lanetan askotan ageri den figura
izanda, aise aritu ziren biak gaiaren inguruan.
"Desertu erdian/ bale
eskeleto bat da/ behin itsasoa han izan zeneko/ aztarna bakarra", Anariren
Habiak diskoko
Aztarnak abestia bukatzeko. Hitza abestua ala
errezitatua izan, eduki dezakeen indarra eta boterearen isla.