entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Kronika Zuzenak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Antton Iturbe 2014/4/12

Azkoitiko Matadeixe Fasenuova

Fasenuovaren kontzertua iragarri zuen kartel erakargarria. Fasenuovaren kontzertua iragarri zuen kartel erakargarria.
Lotura erlazionatuak
Motza, oso motza iruditu zitzaidan Asturiaseko Fasenuova bikoteak Azkoitiko Matadeixen eman zuen kontzertua. 2007an eskaini zuten emanaldian izan zirenak, saio benetan basatia gogoratzen zuten eta antzeko ildokoak ziren han eta hemen irakurritako kronikak. Etengabe entzun ditut beraien diskoak azken hilabeteetan eta irriki handiz gerturatu nintzen Azkoitira estreinako aldiz beraien musika zuzenean entzutera. Matadeixeko itxura pittin bat magiko eta sorgindua erabat aproposa iruditzen zitzaidan Fasenuovaren musikarako.

Eta egia esan espero bezala suertatu zen dena. Jende multzo estimagarria gerturatu zen eta guneak bere misterio puntua eman zion saioari. Taldearen hainbat abesti bikain (Salsa de cuervo, Cristales de cobalto) intentsitate handiz gozatu ahal izan genituen.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.