entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Kronika Zuzenak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Urko Ansa 2009

AKELARRE + ZARAMA, 2009/08/18, Abandoibarra (Bilbo)

Zarama egun, promozio argazki batean. Zarama egun, promozio argazki batean.
Euskal Rock klasikoaren Aste Nagusia da hau. Akelarre eta Zarama, klasikoetan klasikoak, aurten itzuli dira oholtzara, euskal rockeroen zorionerako. Hiru egun lehenago, aldiz, Niko Etxart eta Mixel Ducauk (Gu Giraren barruan) Guggenheimeko bazterrak dardarazi zituzten Iparraldeko rock aitzindariarekin. Plaza berrian Egan izan ziren, eta azken egunean, orkestra sinfonikoak Itoizen errepertorioa landu zuen. Beraz, eta gure rockeroei edo agian euskarari errespetu gutxi dion zenbait mihiluzek (komunikabide garrantzitsu batean euskal musika gehiegi zegoela lotsagabeki esandakoak barne) ondo egingo zukeen talde hauei bisitatxo bat egiten.


EUSKAL ROCK KLASIKOA


Gau honetako kartela zinez erakargarria zen. Bakoitza bere estiloan, beti ere euskaraz, Euskal Herriko talde arrakastatsuenen multzoan izan ziren. Lehenengoek kalitate izugarriko rock dotore eta indartsuarekin; bigarrenak aldiz, euskal punk eta rock errebelde eta transgresorearekin. Akelarrek (beste batzuen artean) hegoaldean euskaraz rocka egitea posible zela demostratu zuen, eta Zaramak punkarekin berdina. Printzipioz bi publiko ezberdin eta agian kontrajarri zituzten. Baina denborak egun honetan kartel berdinean egotera bultzatu ditu, gauzak bere lekuan ipiniz: euskaraz abesten dute eta rocka lantzen dute. Ez dago gehiago esateko.



AKELARRE, DINOSAUROAREN LEZIOA

Pertsonalki denbora asko neraman momentu honen zain. Banandu zirenean jasotako kolpea oso gogorra izan zen. Horrelako talde batek ez luke inoiz banandu behar. Beharrezkoak dira.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.