Entzun! musika aldizkariak Euskal Bideoklipen bilduma bat izenburuko DVDa aurkezten dizue. Lan honek hamasei euskal talderen horrenbeste bideoklip eta bi bonus-track biltzen ditu, hemezortzi ikus-entzunezko pieza guztira. Bilduma hau askotarikoa da edukian, eta anitza izaeran (entzun daitezkeen estilo eta hizkuntza desberdinak lekuko). Egungo euskal bideoklipen ekoizpenaren isla polita eta esanguratsua da, izan ere ahalik eta proposamen zabalena eskaintzen saiatu gara. Zaila da hemen aurkitzen diren taldeetako batzuk beste inon elkarrekin topatzea. Esaterako, rock indartsua Mermaid edo Neubaten eskutik, Gari edo Doctor Deseoren heldutasuna, Itsasertzeko popa La Buena Vidaren eskutik, Kudairen metala, Kuraiaren punka edota abentura esperimentalagoak, Tanta eta Xabier Erkizia edota Dropezframes kolektiboaren eskutik.
BIDEOKLIPAK
1. Gari