entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Ikusentzunezkoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Xabier Gartzia Irizar 2005

Bareback. Nine flms by martin Wallace Tindersticks

Pop DVD
Tindersticks taldeak azkenean plazaratu du Martin Wallacek zuzendu zizkien bideoklip goraipatuak. Guztira bederatzi dira, taldearen hasierako Island Records-entzako eginiko lanak eta azken urteetan kritika ezin hobeagoak jaso dituzten Beggars Banquet-eko ekoizpenetatik abiaturiko film musikatuak. Bilduman taldearen zigilu bilakatu diren zenbait kanta agertzen dira, esaterako Can we star again? edo Sometimes it hurts, zuri-beltza eta kolorea txandakatuz hainbat filmetan, bizitzaren gazi-gozoak islatzeko ahaleginean. Eta hein handi batean, bilduma honek irribarre xume bat uzten digu ahoan, maiz ikusten ditugun irudiak grisak badira ere itxaropena helarazten digutelako. Neure filmik gustukoena: Can our love, Pragan grabaturikoa, non irudietan ezker eta eskuin bi diapositiba agertzen diren etengabeko mugimenduan: kalea eta natura, eguna eta gaua.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.