entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Asier Leoz 2004

Youth & Young Manhood Kings of Leon

Rock CD
Kings Of Leon-ekoek ez diote fan izateari utzi nahi, eta horretan datza seguru asko disko honen distira. Caleb Followill-ek (22 urte) kantatzen ez dauka oraindik bere estiloa zehaztuta, baina nerbioa sobran dauka besteenak bereak egiteko. Erreferentzia gehienek bandera sudista dute atzean (Creedence, Lynyrd Skynyrd, Black Crowes). Inguruko lagunak (Nathan eta Jared, abeslariaren anaiak, 23 eta 17 urte) eta Matthew lehengusua (19) beldurrik gabe sartzen dira power-rock eta garaje asmoetan rock doinuak oso txikitatik inguruan izan dituztenen erraztasunarekin. Jar diezaiogun honi guztiari ondo aukeratutako ekoizle bat, Glyn Johns (Ryan Adams, Jayhawks...) eta bakarrik aterako zaigu egundoko estreinako disko bat. Kings Of Leon-eko lagunek dagoeneko badute nahi ala ez (eta ez dute nahi) hype delako pastelaren zatitxo bat, baina fan izaten jarraitzen duten bitartean behintzat oso gauza onak ema
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.