entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Suzzanne 2003

Worse For The Wear New Amsterdams

Emo CD
AEBetako mugimendu indie-a edota emo estiloan jantzienek jakingo duzue New Amsterdams izenaren atzean The Get Up Kids-eko abeslariaren alderdi akustikoena gordetzen dela. Beste askok ziurrenik ez duzue disko honen plazerraz gozatzeko paradarik izan. Ongi da, hemen irakurritakoak euren musika entzutera eramaten bazaitu, nire lana ontzat hartuko dut.Matthew Pryor-ek disko mundiala sinatu du oraingoan, aurreko bietan baina mila aldiz txukunago. Kantu guztiek dute egun hotzetan beheko suak ematen duen sentsazio hori, deitu emo, deitu folk-pop, deitu bihotz. Udazkenerako eginak diruditen kantu biluziak dira, adiskidantza eta etxeko txokoaz mintzatzen direnak, hasi The Spoils Of The Spoiled beretik eta Worse For The Wear azkenekora. Abesti guztiek dute euren zentzua eta benetan bilduma txalogarria lotu du Kansaseko musikariak. Aurkezpena bera ere txukuna
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.