1977. Zazpikoen borroka. 2003. Itzulera. Musikari askoren dohaina eboluzionatzen jakitea da, denborarekin batera aldatzen jakitea. Eboluzio horrek gaztetu egiten ditu askotan, modan daude eta modan jarraitzen dute moda aldaketarekin batera aldatzen direlako. Beste batzuk ordea, hasieratik egin dutena egiten dute beti. Gosaldu, bazkaldu eta afaldu, eta ondoren lo. Jan eta edan eta lo. Joseph Hill Culture taldearen ahots nagusia izan da beti. Ahots laguntzaile berdinak izan ditu ia beti eta musikariak aldatzen doaz, baina beti dira onak. Sustraizko reggaea egiten du beti eta gaiak, aldatzen diren arren, erlijioa eta justizia soziala dira. Kasetean, biniloan, KDan, Mini Disc-an zein DVDan, soinua antzekoa da, kalitate handikoa ia beti. Nire lehengusuak soinu txarreko grabazio bat zuen. Zuzenekoan ere askotan errepikatzen dituzte kantuak, klasikoak dira batzuk, jendeari gehien gustatzen zaizkionak dira eta horregatik jotzen dituzte. Tartean kantu berriak ere sartzen dituzte. Oso kontzertu onak ematen dituzte. Hilabeteak ematen dituzte eszenatokietan eta oso nekatuak daudenean Jamaikara itzuli eta mendian, belar artean berreskuratzen dituzte indarrak. Joseph Hill-ek ahots pribilegiatua dauka eta kantuak konposatzeko berezko dohaina. Arrautza frijituak patata frijituekin asko gustatzen zaizkit, astean behin gutxienez.