entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Aritz Sound System 2004

Umoja/20 Century Debwise Dennis Brown presents Prince Jammy

Reggae CD
Entzun! aldizkariaren ale honetan musika jamaikarrean Jamaikatik kanpoko musikek izan duten eragina (AEBetako R&B eta soula bereziki) zein izan den eta musika jamaikarrak, ondoren, beste musiken gainean izan duen eraginaz hitz egiten da. Erreportaje horren zati garrantzitsua dub musikari eskainitakoa da eta egia esan, hitzez azaltzen zaila den kontzeptua dela onartu beharra dago. Orain aurkezten dizuegun diskoa entzutea izan daiteke erreportajean agertzen den azalpena hobe ulertzeko tresna egokia. King Tubby izan zen dub kontzeptuaren sortzailea eta erreportajean azaltzen den moduan, bere ikasle aurreratuenen artean Prince Jammy ezizena zuena zegoen. Orain aurkezten dizuegun disko honetan Prince Jammy soinu teknikariak Dennis Brownek konposatutako edota ekoiztutako musikak nola birnahasten dituen entzun ahal izango dugu; hau da, Prince Jammy-k reggaean egon den abeslari, konposatzaile eta ekoizle handienetakoaren kantuei egiten dien dub bertsioak entzun ahal izango ditugu. Dennis Brown, Junior Delgado edo Tamlins bezalako abeslarien kantu hauek, 1978 eta 1979an kaleratu ziren Umoja love & Unity eta 20th Century Debwise izeneko bi disko desberdinetan. Garai hartan dub musika bere maila gorenenean zegoen eta merkatua dub bertsioekin osatutako diskoez gainezka zegoen, hori dela eta agian ez zitzaien merezi zuten arreta eskaini eta orain, Blood & Fire zigiluaren lan izugarriari esker, garai hartan egindako akats barkaezina konpondu dezakegu. Garaiz gaude.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.