entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Julen Azpitarte 2010

Txinaurriak Askoren artean

Askotarikoa LP/CD
Aspaldi aurkeztu zuen Bidehuts plataformak Txinaurriak. Dakizuenez, Mikel Laboari eginiko omenaldia da, duela 20 urte Xabier Montoiak zuzendu zuen Txerokee haren antzekoa. Asko idatzi eta hitz eginda bildumari buruz. Izan ere, iazko Durangoko Disko eta Liburua Azokan aurkeztu zen, eta harrezkeroztik, laudorio andana jaso du. Eta ez da gutxiagorako. Omenduaren esentzia duintasunez islatzeaz gain, entzunaldien poderioz asko irabazten duen lana baita. Azken baieztapen hori, gainera, zale askok egin dezakete. Hala, diskoa estreinakoz entzuterakoan mahats garratzaren aurpegia jarri zuten batzuk, hiruzpalau buelta eman ondoren, lan bikaina dela aitortu behar izan dute, une batzuk beste batzuk baino gustukoagoak izan arren. Bestalde, Bidehuts osatzen duten lagun zazpikiek lanean jarraitzen dute eta oraintsu, Willis Drummonden Istanteak lana plazaratu berri dute, eta, adi, hurrengo lanak aho bete hortz utziko baitu bat baino gehiago!
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.