entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
aritz sound system 2004

Two Culture Clash Askoren artean

Reggae CD
Bizitzako kasualitateak. Wall of Sound diskoetxeak azken urteotan musika elektronikoak eman dituen disko interesgarrienak kaleratu ditu eta bere nagusiak, Mark Jonesek, Jon Baker, Jamaikako GeeJam grabazio estudioen jabea ezagutzen du hegaldi batean. Eguraldiaz hitz egiten hasi eta musika elektronikoa eta reggaea uztartzen dituen disko batekin amaitzen dute esku artean. Hizketaldi guztiak horren probetxugarriak balira! Two Culture Clash Europa eta Jamaikaren arteko zubi lana egiten duen diskoa da. Ez da lehen aldia erritmo elektronikoek reggae eta dancehall doinuekin maitemintzen direla, baina oraingoan, dirudienez, elkarketak merezi duen oihartzuna izango du. Egia da, diskoan parte hartu duten abeslari, musikari, produktore eta disko jartzaileak sona handikoak direla; hor daude, batetik, Jon Carter, Howie B, Motorbass, Jacques Lu Cont, Soulchild, Roni Size edota Mark Rae (Rae & Christian) bezalako pertsonaiak, azken urteotako musika elektronikoa ulertzeko ezinbestekoak, eta bestetik, Patra, General Degree, Ward 21, Horace Andy, Spragga Benz, Determine, Nadine Sutherland, Ernest Ranglin edota Big Youth bera; jamaikar dancehall zahar eta berriaren nondik norakoak ulertzeko ezinbestekoak hauek ere. Emaitza berriz, interesgarria gutxienez nahiz eta bi munduek dituzten potentzialitateak izugarriak diren eta ikertu eta jostatzeko bide luzea duten oraindik. Ez dezagun denborarik gal.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.