entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Juan Luis Etxeberria 2003

Twice The Tyde

Pop-rock CD
Junior mailan ona izatea eta gero profesionaltasun munduan hobera nabarmen egiteak izugarrizko satisfakzioa ematen du. Horrelako zerbait sentitzen dugu The Tyde-ren bigarren disko hau entzuterakoan. Iaz lehen pausoak eman zituzten disko-mundu honetan eta oraindik ez zekiten oso ondo non zegoen iparra, estilo iparra (nahiz eta partaide batzuk Beachwood Spaks-en jo).Orain iparra eta oilarra erakusten dute ohorez. Lehen bost abestiak 100 metroko txapeldunen indarra eta leherkaria dute; Henry VIII eta Go ask yer dad kantuek bularra ateratzen dute helmugara heltzerakoan. Gero baretu egiten da gure korrikalaria, eta emozioak lasaituz doaz. Hemen zera ikusten dugu: Pastels eta Lloyd Cole gogotsuak eta gero Felt-en melodia abilezia, Lou Reed-en irakaskuntzak ondo birmoldatuak ahaztu gabe. Emaitza: distantzia handiko talde musikala. Etorkizunerako apustu hona, orainaldian asko gozatu ahal dezakeguna.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.