entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Aritz Sound System 2008

Trip To Moon Flight 404

Ska CD
Liquidator zigiluak indarrean daraman hamar urteetan egindako lan txukunaren emaitza berria da Flight 404 taldearen diskoa. Liquidator zigiluak, hasieratik 60. hamarkadako doinuak, jamaikarrak bereziki, ezagutarazteko lana egin du. Norabide horretan, disko honekin, urrats berri eman du. Flight 404 taldea 2003. urtean sortutako taldea da eta taldearen sorreratik 60. hamarkadan Jamaikan nagusi ziren doinuak egiten saiatu da; rocksteady eta early reggae (rasta tematika lantzen zuen reggaearen aurrekoa). Barret anaien jarraitzaile sutsuak, musikari jamaikar hauek Upsetters, Wailers, The Hippy Boys edo Harry J ekoizlearen banda bezala egindako lana miresten eta goraipatzen dute. Doinu horiek fidelki erreproduzitzeko asmoarekin garaiko grabazio teknikak erabili dituzte eta oso emaitza txukuna lortu dute. Hamalau kantu guztira (bertsio bakarra), instrumentalak batzuk eta abestuak besteak (soulak eragindako ahots hirukote jamaikarren estiloan).
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.