entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Gizon Plastikoa 2003

Thirteenth Step A Perfect Circle

Rock CD
Maynard James Keenan-en (Tool) proiektu paraleloa da A Perfect Circle taldea. Lehenengo diskoak bezala, bigarren lan honek ere iluntasunetik urrutiratzeko eta argirantz gerturatzeko saiakera bat dirudi, helburu hori lortuaz.Thirteenth Step entzuterakoan eta euren lehenengo diskoarekin alderatuz, argia, xamurra eta leunagoa nabaritzen da. Hala ere, izan baditu leuntasun hori hausten duten distirak, baina gero berriro xamurtasunean barneratzen da diskoa, entzulea trantze batean murgildurik. Minimalistagoa den disko honetako poro guztiei erromantizismoa darie sekulako erakargarritasuna sortuaz. Esan genezake, beste hitzak erabiliz, behin bista gainean eduki eta gero beste nonbaitera begiratzea galerazten digun argia bezalakoa dela. Hamabi distira hauen dinamoa ondoko musikari hauek osatzen dute: Maynard, Billy, Josh, Jeordie, Troy, Paz (Zwan), Danny (Tool)
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.