entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Ion Etxebarria 2009

Them Crooked Vultures Them Crooked Vultures

Rock CD
Hurrenez hurren, Kyuss eta Queens of the Stone Age taldeetan gitarra, Nirvanan bateria (eta Foo Fightersen gitarra eta ahotsa) eta Led Zeppelinen baxua jo izan duten Johs Homme, Dave Grohl eta John Paul Jonesek sortu berri duten supertaldea da Them Croocked Vultures. Supertaldea diot hala irakurri dudalako behin baino gehiagotan, eta egia esan hirukotearen curriculumari begiratu bat botaz gero, ez da harritzekoa.
TCV taldearen berri jakin nuenean, 2009. urtearen erdialdean edo, galdera bat hasi zitzaidan bueltaka lepo gainean daramadan honetan: zein izango da taldearen soinua? Hots, nor izango da proiektuaren lemazain? Hiru kideetatik nork eragingo du gehien taldearengan? Diskoa pare bat bider entzun eta nabarmen ikusi dut Hommeren figura beste bien gainetik. Horren arrazoia ziurrenik kantuen sortzeko ardura ilegorri kaliforniarrak bere gain hartu, sua ateratzen dion gitarraren hotsa diskoan momentu oro presente egon eta taldearen ahots nagusia bera delako izango da. Ez da ideia zentzugabea eskuartean dugun disko hau Queens of the Stone Age-ren lan berria denik pentsatzea! Dena dela, diskoaren abesti ezberdinak (
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.