entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Hasier Larretxea 2006

The trap Hushpuppies

Rock CD
Kasu! Zuri ere bai gerta dakizulako: talde honek isurtzen duen energia sarean gatibatu nau. Hushpuppies-en energiak, bizitasunak atrapatu nau. Perpingnaneko boskoteak maisuki ingelesez kantatutako power-pop, rocka, psikodelia eta elektronika sonoritateetara eramaten baikaitu. Bortitz. Zuzen. Psikodeliarekin dantza daitekeela erakusten digute, non hamarkada batzuk gibelagoko errestoak, egungo rock berritzaileenarekin uztartzen dizkiguten. Erritmoa, riff zorrotzak, soinu gorpuztua. Pausatuagoak izaten ere badakite, paisaia geldoagoak eskainiz, guk ere arnasa hartzeko. Izerdia idortzeko. The trap-eko leloak ikasi eta kantuan hasi bainaiz, dantzan. Faltan umatzen nuen energia hori, talde honek eskaini dit. Frantziar Estatuko rock berriaren talde errebelazioa izan dira disko honekin. Disko bakarrarekin. Europara zabalduko dute orain lehen lan hau. Kasu bada Hush Puppies taldearekin, denbora anitzez, halako disko indartsuak, kontzertu distiratsuak eskaintzeko heldu zaizkigu. Diskoen apalean izan beharreko disko horietako bat. Bertze bat, rocka maite baduzu.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.