entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Sagardantza 2005

The Repulsion box Sons and Daughters

Rock CD
Hemen mintzagai dugun diskoa talde eskoziar honek atera duen azken lana da: The repulsion box, hamar abesti bizi eta freskoz osatutako kantu bilduma, taldearen aurreko lanen ildoa jarraitzen duena, baina oro har, emaitza hobetuz. Behar bada ez dute grabazioan lortu zuzenean daukaten indarra, baina disko honek baditu elementuak aski erakargarria egiten dutena: ahots eta instrumentuen uztarketa eta joko dinamikoa, punk jarrera eta bultzada, rocka eta folkaren uztarketa, oso lan erritmikoa eta dantzagarria izatea, konponketa soilekin egina, nahikoa soinu biluziekin. Bai, soinuaren biluztasun horrekin asmatu dute. Medicine, Red receiver, Monsters edota Taste the last girl abestiek laburbil dezakete orain arte esandakoa. Alderdi positiboa alde batera utzita, esan beharra dago linealegia gerta daitekeela ere minutuak pasatu ahala. Dena den, betiko moldeak darabilten rock bandak entzuteaz aspertuta bazaude, eta zerbait diferenteagoa entzun nahi baduzu, talde honek zure nahiak asebete ditzake. Beren kantuen laginak www.sonsanddaughtersloveyou.com helbidean dituzu entzungai. Zuk zeuk konprobatu gustatzen zaizkizun edo ez.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.